Udazkeneko Kultur Egunak

Urtaro honetan ohi den bezala, gure herrian #UdazkenekoKulturEguna –k ospatuko dira.

Aurtengo ediziorako bi ekitaldi antolatu dira:

  • Dokumentala: “Auzolangintza”  dokumentalaren aurkezpena. Pello Apezetxea Kultur Gunean urriaren 21ean arratsaldeko 19etan.
  • Dantza Saioa: “Sahatsa” dantza taldearen emanaldia. Azaroaren 11an Herriko frontoian, arratsaldeko 19etan.

Ekitaldi hauek antolatzen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak lagundu du.

Zatozte ekitaldiez gozatzera!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

DANTZA SAIOA

Aurten 3. aldiz dantza saioa antolatu dugu eta beti bezala herriko dantzariak izanen dira protagonista nagusiak. Baina ez dira bakarrak izanen. Hauekin batera herriko  musikariak eta kantu taldekoak parte hartuko dute ekitaldi eder honetan.

Saioa herriko frontoian izanen da eta gaueko 10:00etan hasiko da.

Aurtengo edizioan berritasun batzuk izanen dira eta sorpresatxoren bat ere.

Beraz, gorde hitzordua eta agertu larunbata gauen ikuskizunaz gozatzera!!!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Asteburu zoragarria!

Aurten Gasna eta Artisau feriak 30. edizioa betetzen zuen eta aitzinetik geneuzkan aurreikuspen guztiak bete dira eta hagitz kontent gaude; Eguraldi ederra, jende ugari ekitaldietan eta giro atsegin eta alaia.

Ospakizunak, larunbata arratsaldean hasi ziren IV. Ardi Zakur Lehiaketarekin, Erdiko errota pareko belatian. 4 izan ziren aurkeztutako bikoteak, artzaina eta zakurra alegia eta hauek izan ziren emaitzak:

  1. Roger Jauretche POP zakurrarekin 40p. (5:57”)
  2. Marzel Hualde PUKI zakurrarekin 40p. (7:28”)
  3. Jabier Zubiaurre MENDI zakurrarekin 40p. (11:17”)
  4. Josemari Bengoa ZEU 10p. (14:00)

Honen ondotik artile tailerra izanen zen frontoi bazterrean eta bertara hurbildu zirenak artiletik haria nola sortzen den ikusi eta probatzeko aukera  izan zuten. Eta egunari bukaera emateko Juan mari Beltran laukoten moduan kontzertu polita eta alaia eskaini zuen herriko frontoian.

Igandean berriz, goizeko 10etatik aitzinera ekitaldi desberdinak jarri ziren martxan. Batetik herriko plaza eta frontoian artisau eta ekoizle desberdinen salmenta postuak jarri ziren, gasna lehiaketako gasnen harrera egin zen, erakusketak ateak ireki zituzten (Andra Mari elkarteko eskulanak eskola zaharretan, baserriko tresneria Iriondoan eta Kultur Etxean Gasna feriaren ibilbidearen argazki proiekzioa. Azken hau larunbatean ere ireki zen). Eguerdi partean Azkua Bizirik taldekoek euren ekimenaren berri eman zuten eta ondotik Herriko trikitilari eta musikari gazteek kalejira egin zuten. Hau bukatutakoan, gasna lehiaketako sariak banatu ziren.

Irabazlea Julen Arburua izan zen, bigarren Agoitz Altzugarai (Lesaka) eta hirugarren Jorge Arizaleta (Etxalar). Etxalarkoen artean irabazlea Joseba Danboriena eta biharren Bittor Iribarren.  Epai mahaia Patxiku Iribarren, Leire Mitxelena, Bautista Telletxea, Angel Urtxegi, Ana Lazkanotegi eta Manolo Arozena osatu zuten.

Guzti honen ondotik ohitura den bezala herriko frontoian herri bazkari bat antolatu zen eta bertan Bankako menditarrak egon ziren bazkaria eta bazkalondoa girotzen.

Bertze behin Altxata K. K. E.-ak  eskerrak eman nahi dizkie XXX. Gasna eta Artsiau feria aitzinera egiten lagundu diguzuen guztiei

XXXI. edizioan ikusiko garelakoan, segi bixkor!

Ikusi argazkiak

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

GASNA ETA ARTISAU FERIAK 30 URTE BETE DITU! / ¡LA FERIA DE QUESO Y ARTESANÍA CUMPLE 30 AÑOS /

Zeinek pentsatuko zuen lehen edizioa egin zenean hainbertze eginen zituenik. Baina tira, poliki poliki eta urtez urte, 30 urte bete ditu Etxalarko ekitaldirik ezagunenetako batek.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, ospakizunak bi egunetara zabalduko dira eta egitaraua data bereziari ohore egiteko, ederra osatu da.

Larunbata eguerditik hasita igande arratsaldera arte ekitaldi desberdinez gozatzeko aukera izanen da. Ekitaldi batzuk berreskuratu eginen dira, tartean ardi zakur lehiaketa, eta musikak presentzia handia izanen du bi egunetan. Oroigarri gisa, Kultur etxean bi egunetan, ekitaldi honen ibilbideko argazkiak eta bideoak ikusgai izanen dira.

Ohi bezala bazkaria izanen da igandean eta aurten Bankako kantarien eginkizuna izanen da hau girotzea. Txartelak ohiko lekuetan egonen dira salgai.

Ekitaldi desberdinen ordutegiak eta zehaztapenak kartela desberdinetan.

Bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat!

——————————————————

Quién iba a pensar cuando se celebró la primera edición se celebrarían luego tantas. Pero bueno, despacio y año tras año, uno de los eventos más populares de Etxalar cumplirá 30 años.

Siguiendo la tradición de los últimos años, las celebraciones se ampliarán a dos días y para hacer honor a una fecha especial, se ha completado un gran programa de actividades.

Desde el mediodía del sábado hasta la tarde del domingo se podrán disfrutar de diferentes actividades. Se recuperarán algunas actividades, entre ellas el concurso de perros pastor, y la música tendrá una gran presencia durante los dos días. A modo de recuerdo, en la Casa de Cultura durante los dos días, se podrán ver fotografías y vídeos de la historia del evento.

Como de costumbre habrá comida el domingo y este año será labor de los cantores de Banca amenizarla. Los billetes para la comida estarán a la venta en los lugares habituales.

Horarios y especificaciones de los diferentes eventos en los diferentes carteles.

Esperando vernos allí, recibe un cordial saludo.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Prest ditugu argazkiak! / ¡Ya tenemos listas las fotos!

Kaixo lagunak!

Hementxe ditugu Etxalarko V. Mendi Itzuliko argazkiak.

Ibilbideko paso leku desberdinetan sailkatu ditugu.

Datozen egunetan gehiago argitaratuko ditugu!

Ea gustatzen zaizkizuen!

Sartu Multimedia atalean.

¡Ya tenemos listas las fotos!

¡Hola amigos!

Ya están aquí las fotos de la V Marcha de Montaña de Etxalar.

Los hemos clasificado por los diferentes lugares de paso del recorrido.

¡En los próximos días publicaremos más!

¡A ver si os gustan!

Visita el apartado multimedia.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Eskerrik asko aunitz!!! / ¡Muchas gracias a todos!

Bertze behin eskerrak ematea bertzerik ez zaigu geratzen gure herrira leku desberdinetatik  etorri zareten mendizale guztiei . Eguna zoragarri joan zen, eguraldi lagun genuela, aitzineko egunetan alde honetatik zalantzak batzuk eduki bagenitu ere. Badirudi gure basoetako zaindariek mendi itzulia gustukoa dutela! Hala bedi!

Larunbata epel ernatu zen eta ordurako baziren herrira etorritako mendizaleak mendi ibilaldian izen ematea egiterakoan esku orria hartu eta altxaferoa botatzerako orduan abiatzeko. Aurretik nahi zutenek kafetxo bat hartzeko aukera izanen zuten.

Altxaferoa lehertu zenean, herriko plazatik 400 mendizale abiatu ziren Etxalarko V. Mendi Itzuliko ibilbideak egitera. Altxatako hegia arte, ibilbide bakarra zuten. Hemendik aitzinera, luzea aukeratu zutenak Zamateluko borda, Urtsumiatsa eta Eskisaroitik pasa ziren  Etxerbertzeko bordan ibilbide motza aukera zutenekin topo egiteko. Azken hauek berriz banatze lekutik aipatutako leku arte, Infernuko Errotarako ohikoa bidea egin zuten.

Etxebertzeko bordan indarrak hartu eta gero, mendizaleek ibilaldiko tarte gogorrenari ekin zioten, Pareta-zaharrerako igoera luze eta tentea. Basoan murgilduta, maldan goiti egindako esfortzu handiaren ondotik, Azkuarantzako bidean eta bertatik beherako ibilbidean, mendizaleek eskualdeko ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan zuten herriko plazara ailegatu arte.

Bertaraino ailegatu bezala eta azken kontrol gunea pasa eta gero, guztiak Etxalarko galtzerdiak jaso zituzten opari moduan eta baita ere indarberritzeko otordu eder bat!

Altxata K.E.E r-ren aldetik aipamen berezi bat eginen nahi dugu ekitaldi handi hau aitzinera ateratzeko lan egin eta ekarpenak egin dituzten lagun guzti-guztiei. Eskerrik asko bihotzez!

2025ko edizioan ikusiko garelakoan, jaso denek agur bero bat!

Gora Etxalarko Mendi Itzulia!

_____________________________________________________________________

No nos queda otra que agradecer una vez más a todos los montañeros que habéis venido a nuestro pueblo desde diferentes lugares. El día transcurrió espléndido, con un gran tiempo, a pesar de que en los días anteriores tuvimos algunas dudas al respecto. ¡Parece que a los guardianes de nuestros bosques les gusta la marcha de montaña! ¡Que así sea!

El sábado amaneció templado y para entonces ya había montañeros esperando a la apertura de la zona para apuntarse, coger la hoja de control y esperar al lanzamiento del cohete anunciador de la salida de la marcha de montaña. Los que quisieron tuvieron la oportunidad de omar un cafetito antes de salir.

Al estallar el cohete, 400 montañeros partieron de la plaza del pueblo para realizar los recorridos de la V Marcha de Montaña de  Etxalar. Hasta el punto altxatako Hegia, todos fueron por un mismo recorrido. A partir de aquí, los que eligieron el trazado largo pasaron por Zamateluko Borda, Urtsumiatsa y Eskisaroi para encontrarse con los que optaron por la corta en Etxerbertzeko borda. Estos últimos recorrieron desde el lugar de la separación hasta el mencionado lugar, el camino habitual hacia el Molino del Infierno.

Tras tomar fuerzas en Etxerbertzeko borda, los montañeros iniciaron el tramo más duro de la marcha, la larga y erguida ascensión a la Pareta-zaharra. Sumergidos en el bosque, tras el gran esfuerzo realizado de subida y de camino hacia Azkua, los montañeros pudieron disfrutar de las hermosas vistas de la comarca hasta llegar a la plaza del pueblo.

Una vez allí y tras pasar el último punto de control, todos recibieron calcetines de Etxalar como regalo y una buena comida para reponer fuerzas.

Desde Altxata K.E.E queremos hacer una mención especial a todas y cada una de las personas que han trabajado y aportado diferentes cosas para sacar adelante este gran evento. ¡Gracias de corazón!

Esperando vernos en la edición de 2025, recibid un cordial saludo.

¡Viva la marcha de montaña de Etxalar!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ETXALARKO V. MENDI ITZULIKO ARGAZKI  LEHIAKETA / CONCURSO FOTOGRÁFICO DE LA V MARCHA DE MONTAÑA DE ETXALAR

Iaz bezala, aurten ere lehiaketa xume bat antolatu dugu maiatzaren 6an mendi itzulian parte hartuko dutenentzako.

Lehiaketa honetan BI ARGAZKI EDERRENAK sarituko dira

BALDINTZAK:

  • Altxataren jarraitzailea izan FACEBOOK edo/eta INSTAGRAM-en.
  • Mendi itzulian ateratako argazkiak #EMI2023 etiketa izatea (Ez ahaztu # ikurra jartzea)
  • Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 14an bukatuko da. Ez da argazki limiterik izango.

SARIAK;

  • Escape Room (Lehiaketa Facebook-en): 6 lagunentzako bonoa.
  • Lotea (Lehiaketa Instagram-en): Mendi itzuliko kamiseta eta Lopeneko galtzerdi pare bat.

SARIDUNAK: Bi saridunak Altxata Elkarteko Kideek erabakiko dute. Saridunak sare sozialetatik ezagutzera emanen dira.

  • Zuen argazkien zain geratzen gara!

Ongi pasa mendi itzulian!

—————————————————————

Al igual que el año pasado, este año hemos organizado un sencillo concurso para los participantes de la marcha de montaña del 6 de mayo.

En este concurso se premiarán las  DOS FOTOS MAS BONITAS.

REQUISITOS:

  • Ser seguidor de Altxata en FACEBOOK y/o INSTAGRAM.
    • Las fotografías tomadas en la marcha de montaña deberán llevar la etiqueta #EMI2023 (No os olvidéis de poner el #)
    • El plazo para participar en el concurso finaliza el 14 de mayo. No habrá límite de fotos.

PREMIOS:

  • Escape Room (Concurso en Facebook): Bono para 6 personas.
    • Lote (Concurso en Instagram): Camiseta de la marcha de montaña de Etxalar y un par de calcetines de Lopen.

GANADORES: Los dos premiados lo elegirán lso miembros de la Asociación Altxata. Los premiados se darán a conocer a través de las redes sociales.

¡Esperamos vuestras fotos!

¡Disfrutad de la marcha!

.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

KAMISETAK SALGAI! / CAMISETAS A LA VENTA

KAMISETAK SALGAI!
Edizio guztietan bezala, aurtengoak ere kamiseta izanen du.

Kamisetak Kultur Etxean egonen dira salgai 15€tan.

Mendi Itzuliaren egunean ere, salgai egonen dira ere Herriko Plazan.

Ez geratu zurea gabe!

———

CAMISETAS A LA VENTA
Como en las ediciones anteriores, esta también contará con su camiseta.

La camiseta se podrán adquirir en la Casa de Cultura a 15€.

El mismo día de la marcha también se podrán comprar.

¡No te quedes sin la tuya!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Etxalarko V. Mendi itzulia / V. Marcha de Montaña de Etxalar

4 urteko geldialdia eta gero bueltan dugu Etxalarko Mendi itzulia. Aurtengo, 2023koa, 5. edizioa izanen da eta maiatzaren 6an burutuko da.  Altxata Kultur eta Kirol elkarteko kideok, herriko bolondres guztiekin batera, hasiak gara jada ekitaldi eder hau antolatzen. Horretarako lan taldeak sortu ditugu lan desberdinak banatzeko.

 Mendi itzuli honetan, ohi bezala, bi ibilbide izanen dira. Aurtengoan, 2015an (II. edizioa) egin ziren ibilbide berdinak eginen dira. Betiko moduan  gure herriko ondareaz gozatzeko aukera emanen dute ibilbideak.

Maiatzaren 6an ikusiko garelakoan, ongi izan!


Tras un parón de 4 años, la marcha de montaña de Etxalar está de vuelta. La de este año 2023 será la 5º edición y se celebrará el 6 de mayo.

Los miembros de Altxata Kultur eta Kirol elkarte junto con los voluntarios del pueblo, hemos comenzado con los preparativos de este hermoso evento. Para ello hemos creado grupos de trabajo para las diferentes tareas a desarrollar

.En esta marcha como es habitual, se ofrecerán dos rutas. Este año se repetirán las rutas de la marcha de 2015 (2. edición).

Del mismo modo estas rutas ofrecerán la posibilidad de conocer de cerca numeroso patrimonio de nuestro pueblo.Esperando que nos veamos el 6 de mayo,¡Saludos!                                                            

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Argazki Lehiaketa / Concurso de fotografía

Arratsalde on!

Jada badugu argazki lehiaketaren irabazlea. Honen izena Saioa Zubillaga Navas.

Zorionak eta disfruta zure Etxalarko mendi itzuliko lotea mendi itzuli eder batean!

——————————————————————————————————————————-

¡Buenas tardes!

Finalmente  ya tenemos vencedora del concurso de fotografía y su nombre es Saioa Zubillaga Navas.

¡Felicidades y que disfrutes del pack de la Marcha de montaña de Etxalar en una buena salida al monte!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi